XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai. Hori, beharbada, gertatu den guztia izango duk, baina gertatu dena kanpotik ikusita, eta hik ez kanpotik bakarrik, baizik eta barrutik ere ikusi dituk gauzak.

- Bai? Nola, ba? - Hik, txakurraren begiez ere ikus dezakek.

Eta ikusitako guztia, niri kontatzea nahi diat.

- Mesedez... ezin diat. Lunba, uler ezak, ez nauk ausartzen... mozkorturik nagoenean ezik.

Orduan nire gorrotoak ez dik mugarik ez eta behaztopagarririk ere.

Eta mozkorra pasatu ondoren esnatzen naizenean, errudun sentitzen nauk horrenbeste hilketaz eta sarraskiz, eta nazkatu egiten nauk neure indar guztiaz.

Otoi, Lunba, emaidak indarra neure buruaz beste egiteko.

- Oraindik ez diagu elkarrizketa amaitu, eta denbora izango duk horretarako.

Ingelesak bere izena esan zian? - Ez.

- Eta nora abiatuko zen gero? - Ezta ere.

Baina mendebaldeko bidea hartu zuela uste diat.

- Logikoa. Mr. Wilsonen etxea duk, bisitatzeko falta zaion leku bakarra.

Eta atzelari urde horrek auskalo zenbat istorio zikin kontatuko dion.

Ez diat uste gure herriaz inpresio onik ateratzeko kontatzaile egokiena denik.

Ikusiko diagu, hala ere.

- Badakik hor nire... - Bai, hire iloba M`Bweeba urdearen etxean dugula neskame.

Eta horrek bidezko baderitzo etorri berriarekin oheratzeko aginduko ziok, bisitariekin ohi denez, ez da?.

- Laster enteratu haiz zurrumurru guztiez, hain denbora gutxiko lurretik etorria izateko!.